Zinema

NAZIOARTEKO AUKERAKETA

KONDESTABLEA CIVIVOXA, 2023-06-15, 19:00 – 21:30. FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE: TRIBUAK ETA ERRITUAK – NAZIOARTEKO AUKERAKETA.

Jaialdiko gaia oso ikuspuntu ezberdinetatik jorratu duten film laburren nazioarteko aukera aurkeztuko dugu. Nabarmentzekoa da Isabel Ferreira izanen dugula gurekin, hots, arte garaikideko komisarioa eta Arbola proiektuko zuzendaria, eta Patrick Hazard, hau da, antropologoa, London International Documentary Festival-eko zuzendaria eta Filmmaking for Social Changeko zuzendarietako bat.

Materia Bosque
Materia Bosque proiektuak berrogeitik gora bideo-sorkuntza lan bildu ditu zuhaitzen eta basoaren indar poetikoa ospatzeko.

In light
Italia – Bulgaria – Frantzia. 2022. 8’
Filma genero dokumentalaren eta ikusizko kontakizunaren artean bilakatzen da. Ikuspegi paregabea eskaintzen du Senidetasun Zuri Unibertsaleko bide baketsu eta gailenen inguruan.

The Stone Guest
Maria Fomenko. Errusia. 2018. 8’
1924an Leninen heriotza ostean bere irudia hamaika monumentutan hilezkortu zen. Eskultura bakoitzaren “jaiotza” erritu bereziarekin batera zetorren.

Timkat
Ico Costa. Portugal. 2021. 12’
Timkat, gizateria osoa salbatzeko, Kristo Jordan ibaian bataiatu zuteneko ekitaldia gogora ekartzeko ospakizuna da.

Du côté de la côte
Agnès Varda. Frantzia. 1958. 27’
Udako paseoa Kosta urdinean zehar Frantziako mediterraneoaren irudi idilikoa margotzen duena, kontakizun garratzak bertako historia, jaiak eta biztanleak deskribatzen dituen bitartean.

Doan. Sarrera librea edukiera bete arte

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara