
SARA AZURZA
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA.
- 20:00
GAYARRE ANTZOKIA. 2023KO MAIATZAREN 21A, IGANDEA. 12:00. “MUNDU BERRIAK”.
NARRAZIOA: ANA HERNÁNDEZ SANCHIZ
ZUZENDARIA: JESÚS GARISOAIN
Iraupena, gutxi gorabehera: 65 minutu (atsedenaldirik gabe)
La Pamplonesak 2022-2023ko denboraldian Gayarre antzokian emanen duen azken kontzertuak Mundu Berri bat ezagutzeko balioko du, Anton Dvoraken (1841-1904) musika sinfonikoa bere garaian Amerikarentzat bezain ezezaguna dena entzule gazteentzat. Konpositore txekiarrak bere musikaren bidez ‘eskola sinfoniko amerikarra’ sortzeko oinarriak finkatu nahi izan zituen, lurralde hartako folkloreaz, elezaharrez eta erritmoez baliatuta. Mundu Berriaren Sinfoniaren lau mugimenduen eta Ana Hernández Sanchizen narrazioaren bidez, egunero laguntzen digun musikaren eginkizunetako batzuk esperimentatuko dira: abestu, kontatu, dantzatu, entzun… Luxenburgheko Orkestra Filarmonikoak Ana Hernándezi egindako eskari baten emaitza den ikuskizun originala da, eta elkarrekin estreinatu zuten Buenos Aireseko CCK Aretoan 2019ko irailean.