Gela irekia

OLYMPUS KIDS – AMAZONAS (1. saioa)

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2023-04-15, 17:00 – 18:00.

AMAZONAS
ANTZERKI-PROIEKTUA
Duela hiru mila urte baino gehiago, emakume talde batek gizarte berezi bat sortu zuen Itsaso Beltzeko kostalde urrun haietan. Emakume libreek soilik osaturiko gizartea zen, emakume gerlariak, espiritu komunitarioak bultzaturik, bestelako ordena defenditzeko prest. Amazonak.
Zergatik uste zuten Amazonek gizonik gabeko gizarte bat sortu behar zutela? Zergatik erreakzionatzen zuten antzinako gizonezko heroiek modu oldarkorrean bestelako gizarte horren aurrean? Zilegi al da indarkeria erabiltzea kanpoko erasoetatik defendatzeko? Edo norberaren iritzien defentsak eta bidegabekerien aurkako ekintzek baketsuak izan behar al dute beti? Neskatoak, mutikoak, denok berdinak gara ala bada ezberdin egiten gaituen zerbait? Eta zergatik du Amazonas ibaiak, hain zuzen ere, izen hori?
Oliympus proiektuaren bigarren aleak hainbat protagonista ditu, hala nola Amazonak, Pussy Riot, Guerrilla Girls, Argentinako zapi berdeko manifestariak, Poloniako emakume jantzi beltzak edota Martxoaren 8ko emakume jantzi lilak. Emakume haiek dira protagonistak, bai eta haien antagonista guztiak ere, Herakles, Vladimir Putin, 5.eko edo 2.eko auzokidea.
AGRUPACIÓN SEÑOR SERRANO
3 €. Aurrez izena emanda

Hizkuntza: Castellano

Itzuli edukiaren hasierara