Buscador
Gela irekia
OLYMPUS KIDS – PROMETEO (1. saioa)
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-04-14, 17:00 – 18:00.
PROMETEO
ANTZERKI-PROIEKTUA
Zeusek Prometeo zigortu du sua gizakiei emateagatik; horri esker, gizakiek animalia izateari utzi diote. Arrano batek Prometeoren gibela janen du betirako, Olinpoko buruzagiari desobeditzeagatik. Dena den, esan genezake, gizateriari aukera bat emateagatik janen duela arrano batek Prometeoren gibela, hura elkartasunezko egintza bat izan baitzen.
Saboteatzailea al da Prometeo? Zigorra merezi al du? Edota bere burua arriskuan jarri duen pertsona bat da botere despotikoen aurka matxinatzeagatik ondasun kolektibo baten bila? Nola lotzen da jatorrizko mitoa Mary Shelleyk bere Dr. Frankensteinen bidez egindako berrinterpretazioarekin? Beti errespetatu behar al ditugu arauak? Eta araua bidegabea bada? Nork erabakitzen du zer den bidezkoa eta, zer, bidegabea? Araua betetzen ez duena zigortu beharra dago? Zer gertatzen da araua betetzen ez badugu bidezko xede bat lortzeko? Eta horrelako araua dagoela ez bageneki? Nor dira gaur egungo Prometeoak? Zoragarria da haurren burua dir-dir egiten ikustea galderak entzuten dituztenean.
Olympus Kids-eko lehen piezak Prometeo bera eta Zeus ditu protagonista, baita Dr. Frankenstein eta haren sorkaria ere, eta Julian Assange eta Scotland Yard ere bai.
AGRUPACIÓN SEÑOR SERRANO
3 €. Aurrez izena emanda
Hizkuntza: Castellano