JAIALDIA

BESTELAKO ARGIAK JAIALDIA

ZIUDADELA
2022/12/16 - 2023/01/08
PROIEKZIOAK: 17:30 – 20:30 TAILERRAK: 11:30 - 13:00 eta 17:30 - 19:30 ERAKUSKETAK 11:30 – 13:30 y 18:00 – 20:30. Domingos y festivos: 11.30 – 13.30
BIDEO-ARTE PROIEKZIOAKPROGRAMA

BESTELAKO ARGIAK JAIALDIA – ZIUDADELA. ZIUDADELA. 2022ko abenduaren 16tik 2023ko urtarrilaren 8ra. Bideoarte-proiekzioak, argi-instalazioak, familiarteko sormen-lantegiak eta arte-erakusketak. Dagoeneko ohikoak diren tuneletako arte-instalazio elkarreragileak, eta bideoarte-proiekzioak izanen dira zenbait gunetan (17:30 – 20:30), lantegi artistikoak Arma Aretoan (11:30 – 13:00 eta 17:30 – 19:30), bai eta hainbat arte-erakusketa ere (11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan: 11:30 – 13:30).
Jarduera guztietan sarrera librea da. Jaialdi honek hausnarketa, gozamena, jolasa eta emozioak suspertzea proposatzen du, bideosormenaren eta ikus-entzunezko artearen bidez, argia protagonista izanik.

BESTELAKO ARGIAK VII. Artea Mugimenduan. BIDEOARTE-PROIEKZIOAK
Ziudadelako barrutia

17:30 – 20:30.
Zinetika jaialdiaren VII. edizioko zinema hautaketako lau film labur proiektatuko dira Bestelako Argiak jaialdian. Zinetika – diziplina anitzeko jaialdia da, dantzaren, ikus-entzunezko hizkuntzaren, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituena, hainbat esperientzia artistikori bide emanez.

Labearen Kanpoaldea

Unfolding (2020)
Noelia Pignatto, Argentina. 2’40”.

Esku bat haizetan. Hostoak. Laranja bat. Barrea. Lur bustia. “Despliegue” zentzumenak lehen planoak jartzen dituen film labur esperimentala da. Dantzari bat bere unibertsoan murgiltzen da, testurak, koloreak, erritmoak, mugimenduak, oroitzapenak eta beldurrak ernamuintzen diren orri zuri batean.

Mistoen Eraikineko atzealdea

Uholdeak (2022)
Olatz Larunbe. Espania. 5′ 10″.

Naturaren indarrak bortizki aurkezten zaizkigunean, gure barrenean emozio eta sentimentu sakonak agertzen zaizkigu. Ura, hala nola, bizitzaren sortzaile zein suntsitzaile bilakatzen zaigu. Etxe osoa zapuztu lezake, oroitzapenak ere bide horri segiz.

Lidia Biurrun aretoko horma

Anamnesis (2021)
Evaggelia Lousioti, Grecia. 2’44”.

Dantzaren, musikaren, jantzien eta semantikaren ikuspegitik, edukia eta sintesia dantza eta estetika tradizionalaren eta garaikidearen nahasketa dira.
Bi emakumeek, alde batetik, gizabanako gisa dihardute espazioan, baina baita, bestetik, kolektibo txiki gisa ere. Irudi poetikoen eta mugimenduaren bidez, haien aberriaren askatasunaren, nortasunaren eta oroimen kolektiboaren ideietan sartzen dira.
Naturaren elementuekin batera dantzatzen dira indar eragile gisa, inkontziente kolektiboa haien gorputzetan barrena mugitzen da, haien kabuz lurrarekiko lotura eta haien autokontzientzia aurkitzeko. Beren lurraren memoria traumatikoa berekin eramanez, bizitzan pertsona eta emakume gisa duten lekua aurkitzen saiatzen ari dira.

Armada etorbideko horma

Breakadventure (2011)
Igor Krasik, Alemania.1′.

Dantzariaren jarrera izozteko eta gerora mugimendua emateko proposamena da. Abstrakzioa, paperaren manipulazioa, mugimenduaren sintesia eta soinua dira piezaren mamia.

KÖPPÖ. ARGI-INSTALAZIOA
Fermín Izco
Ziudadelara sartzeko tunelak

17:30 – 20:30.
Jendea Ziudadelako barrutira sartzeko pasatzen denean haiek eraginda sortzen den argi- eta kolore-jokoa.

ARTE SORKUNTZAKO LANTEGIAK ZIUDADELAN 2022-2023ko EGUBERRIAK
Ziudadelako Arma Aretoa, beheko solairua.
Aldez aurretik izena eman behar da, 010 telefonora deituz
. (4 euro pertsonako eta saioko)

2022ko abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean
Lantegiak: “Kolore anitzeko izakiak askotariko unibertsoetan”
11:30 – 13:00
Haurrendako (5 –12 urte) lantegiak Carmen Salgado eta Blanca Razquinen eskutik, lehen solairuan ikusgai dagoen “Topaketen ondoren” erakusketaren inguruan.
17:30 – 19:30
Familiarteko lantegi esperimentalak (5 urtetik gorakoendako, heldu batek lagunduta).
Virginia Santos, Alberto Odériz, Teresa Sabaté, Marta Rueda, Marijose Recalde, Carmen Salgado, Maider Kuadra eta Alicia Otaegui artisten sorkuntzen bidez.
Chincheta Brunak koordinatuta.

2023ko urtarrilaren 2an, 3an eta 4an
11:30 – 13:00

Lantegiak: “Paperezko arimadun istorioak”
‘Papercut’ (paper-ebakinak) artearen inguruan, Mila García artistaren eskutik. Bera da Bolborategian ikusgai dagoen erakusketaren egilea.
URTARRILAK 2 eta 3: Familiarteko lantegiak (haurrendako, heldu batek lagunduta).
URTARRILAK 4: Haurrendako (7 –12 urte) lantegiak.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara