Haurrendako antzerkia

OTSAILA MAGIKOA. GUTUN MAGIKO BAT (MAGIA SHOWA )

SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-02-11, 18:30 – 19:30

OTSAILA MAGIKOA. GUTUN MAGIKO BAT (MAGIA SHOWA). Euskaraz. 4 urtetik+, heldu batek lagundurik. 1 €. Aurrez izena emanda.

Bidaltzailerik gabeko gutun bat iritsi da Itzal magoaren eskuetara. Esaldi bakarra da haren edukia: Hautsi magia osatzen duen errealitatea. Ezinezkoa dena ulertzeko modu berri bat bilatzeko tenorea da; galdutako ilusiora magiaren bidez berriro iristeko modu bat.
Familia guztiarendako magia-antzerki ikuskizuna da. Uneaz gozatzera gonbidatu nahi ditu haurrak eta helduak, eta egunerokotasunaz gogoeta egitera, helduak. Gozatzea jolasa baita. Josta gaitezen!
Hizkuntza:Euskera

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara