
KIKE BALENZATEGUIREN ERAKUSKETARA BISITA GIDATUA
- ZIUDADELAKO MISTOEN ERAIKINEKO BEHE SOLAIRUA
- 19:00
IRTEERA: IRUÑEKO UDAL PLAZA. EKAINAK 7, 17:00ETAN. IBILALDI GIDATUA EUSKARAZ: BATASUNAREN PRIBILEGIOAZ, HIRU BURGOETAN BARNA. XABIER MANGADOREKIN.
Nabarreria, San Zerningo Burgua eta San Nikolasko Hiria, Erdi Aroan Iruñea hiria osatzen zuten burguak ziren, nork bere jatorria, nortasuna eta araudia zituela. Urte askotan zehar elkarren artean istilu ugari izan ondoren, 1423an Karlos III.ak udal bakarraren araudipean batu zituen.
Izen ematea: ateneo@ateneonavarro.es
Xabier Mangado (Iruña, 1952)
Iruñeko Zapateria kalean sortua da. Nafarroako Unibertsitatean Zientzia Biologikoetan graduatu zen. Fisika eta Kimikako irakasle aritu da Iruñeko zenbait institututan. Iruñeko Udal Dantzarien taldeko eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako kide izan zen, eta gaur egun Iruñeko Katedraleko Kanpai-joleen taldekoa.
Hainbat liburu kolektibotan parte hartu eta beste batzuk itzuli ditu. Iaz, zezen plaza eraiki zela 100. Urte betetzen zirelarik, ‘Plaza de Toros de Pamplona. 100 años a sol y sombra’ liburua argitaratu zuen, Axular aldizkarian (Burlata), Euskalerria Irratian (Iruña) eta Lapurdi Irratian (Baiona) kolaboratzen du. Besteak beste, desagertutako Leozka aldizkarietan (Esteribar) eta Iruñeko Udalaren Informazio Aldizkarian parte hartu izan du.
Erretiratu ondoren, AMUDISNA eta Retina Navarra elkarteekin eta Euskal Pastoraltzarekin kolaboratzen du. Euskara eskolak ematen dizkie erretiratuei Civivox Condestable eta Plazara!-en, eta Iruñeko zabalguneari buruzko hitzaldiak publiko osoari zuzendutakoak, Civivoxen.