JARDUERAK

PELUXE FESTA

SANDUZELAIKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. APIRILAK 21. PELUXE FESTA.

Apirilaren 21ean Peluxeen Jaia izango da. Haurrek peluxeari maitasun berezia diote. Peluxe festa honekin, haiengana hurbildu nahi dugu eta, peluxeen bidez, irakurketara bultzatu. Peluxeek haurrarentzat liburu bat aukeratuko dute eta gurasoek eta haurrak berak etxean irakurri eta konta dezakete. Helburua haurrak txikitatik liburutegira hurbiltzea da, modu ludiko eta dibertigarrian, eta gurasoak hurbilketa horren konplize bihurtzea.


Apirilaren 19an eta 20an, auzoko jaien aurreko astean, haurrek peluxe bat ekarriko dute Liburutegira, hilaren 21eko gaua igarotzeko. Argazki-erreportaje bat egingo dugu, liburutegian ikusgai izango dena.
Hilaren 26an haurrak peluxea jasotzera pasa daitezke. Peluxeak maileguan hartutako liburu bat aukeratuko du haurrak etxean irakur dezan. Liburutegiko bazkide ez diren haurrek txartela egin ahal izango dute peluxea ekartzen dutenean.

Itzuli edukiaren hasierara