
OLAIA INZIARTE
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA
- 20:00
PERFORMANCE MUSIKALA. Hiri baterako musika. Farout Artistic Research
Beatriz Pomés, Sef Hermans, Igor Saenz. Konposizioa: Gordon Williamson.
Urriak 22, larunbata. 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00. Urriak 23, igandea. 11:00 – 14:00. Azken ekintza musikala: Urriak 23, igandea. 13:00.
Kondestable Civivoxa, Barbazan pasealekuko kontrol-postuak eta Redingo bastioia. (Hiru tokietan aldi berean).
Barbazan Apezkipuaren ingurabideko kontrol-postuak, Redingo bastioia eta Kondestable jauregia musika-gune bihurtuko dira asteburuan, bertan eginen baita ‘Hiri baterako musika’ performancea. Ekimen horrek musika herritarrei hurbiltzea du xede, ondare-balio handiko gune horietara hurbiltzen diren guztiak instrumentista eta konpositore bihurtuz.
Farout Artistic Research ikertzaile, aktore eta sortzaileen taldeak proposamen artistiko eta parte-hartzailea aurkeztuko du, zeinak herritarren artean lotura berriak eraikitzeko gonbita egiten baitu. Gordon Williamson konpositoreak Iruñeko ondare-balioa duten hiru espaziotako akustiketan inspiratutako obra bat sortu du, musika-partitura berri bat sortzeko formatu grafikoan eta entzumenezkoan. Espazioek ikus-entzule ororendako irisgarria den instrumentu-instalazio bat dute, eta haien interpretazio eta esperimentazioei esker, obrek bizia hartuko dute eta, espazioek, soinu-dimentsio berri bat. Pertsona guztiak sortzaileak eta jotzaileak izanen dira aldi berean, beren ekintza artistikoaren bidez, lehen pertsonan, eta ikus-entzunezko formatuan erregistratuta geratuko da.
Hala, Iruñeko Udalak Farout Artistic Research entitatearekin eta Kanadako Gordon Williamson konpositorearekin elkarlanean, Antonio Agundez Leal konpositore madrildarrak 1972ko Topaketetan Sarasate pasealekurako sortutako ekintzetako bat taxutu du. Berrogeita hamar urte geroago, proposamena hiriko beste hainbat espaziotara zabaldu da eta ikusleak, berriz ere, protagonista eta arte sortzaile bihurtuko dira.
Hala, ‘Hiri baterako musika’ herritarren eskura jartzen den instalazioa da eta Gordon Williamsonek Farout Artistic Researchen enkarguz espazio bakoitzerako sortutako partitura bat izanen du oinarri. Williamsonek Iruñeko hiru espazioetako akustiketan inspiratutako obra bat asmatu du, musika-partitura berri bat sortzeko formatu grafikoan eta entzumen-formatuan. Toki horietara bertaratzen direnek partitura interpretatzeko aukera izanen dute bertan instalatutako instrumentuekin, denak perkusiokoak, besteak beste, tamtam bat, bongoak, danborrak eta metalezko plakak eta hodiak. Ez da beharrezkoa musika ezagutzarik izatea, partitura grafikoa baita eta erraz interpretatzekoa.
Hala ere, hori gida bat besterik ez da izanen, interesdunek musika modu librean egiteko aukera izanen baitute. Herritarren eta hiriko ondare historiko-artistikoaren artean lotura berriak egiteko gonbidapen bat da, soinu-esplorazioa, parte-hartzea eta musika abangoardia baliatuz. Interpretazio horiek guztiak grabatu eginen dira, ondoren Farout Artistic Research instituzioan aztertzeko.
Partaidetza eta ikerketa
Farout Artistic Researcheko ikertzaile, interprete eta sortzaileen taldea dago proposamen artistiko eta parte-hartzaile horren atzean, eta La Caixa eta Nafarroako Kutxa Fundazioen Innova Cultural programaren laguntza du. Horiek herritarrek egindako interpretazioak bilduko dituzte eta ikus-entzunezko formatuan erregistratuta geratuko dira. Interpretazioek eta esperimentazioek obrek bizia hartzea ahalbidetuko dute eta hiriko espazioek soinu-dimentsio berri bat hartuko dute. Pertsona guztiak sortzaile eta jotzaile bihurtuko dira aldi berean, beren ekintza artistikoa lehen pertsonan gauzatuz.
Parte-hartzaileen ekintza sortzaile eta inprobisatuaz gain, Gordon Williamson konpositoreak larunbatean herritarrekin topaketa bat eginen du, Redingo bastioian, 19:00etan, eta hitzordu horretan egilearekin partituren eta espazio historiko horiek ematen dioten inspirazioaren inguruan hitz egiteko aukera izanen da. Halaber, ekimenari amaiera emateko, igandean, 13:00etan, azken ekintza bat izanen da, zeinetan musika hots bakarrean entzunen baita ekimena eginen den hiru espazioetan.