
MICROSTABLE. BENDITAS; H2O; PASADO, MAGIA Y FUTURO (19:30)
- KONDESTABLE CIVIVOXA
- 19:30 - 20:00
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-03-20, 19:30 – 20:45
POESIAREN MUNDU EGUNA. ANTZERKIA. CON LOS OJOS ABIERTOS. Miguel Hernández olerkariaren bizitza eta grinei buruzko antzezlana da, bere gutunen, lekukotasunen, biografien, espetxe-agirien eta abarren bidez antzeztua. Bizitza emankorra, laburregia, eta arras hunkigarria. Izenburuak berak (begiak zabalik) esan nahi du, hura hilda ere, ezin izan zaizkiolako begiak itxi. Haren bizitzaren eta izaeraren ikurra da.
Ibilbidean, herriko adiskideak agertzen dira, hala nola El Meno edo El Botella; eta Grupo de la tahona taldekoak, hala nola Carlos Fenoll, Ramón Sijé, edota idazleak, hots, García Lorca, Vicente Aleixandre. Horiez gain, espetxezainak, epaileak edota agintari faxistak. Gainera, olerkariaren grina eta ideal guztiak ekarriko dituzte gogora, haren bizitza eta poesia aintzat hartzeko.
Taldea: Iluna Producciones. Zuzendaritza eta dramaturgia: Miguel Goikoetxandia. Antzezleak: David Larrea eta Miguel Goikoetxandia. Diseinu eszenikoa: Ion Martinkorena.
+18. 3€. Aurrez izena emanda. Hizkuntza:Castellano