Buscador
Euskarazko jarduerak
LIBURU AURKEZPENA: EGILE BERRIENDAKO XXXI. LITERATUR LEHIAKETA

Karrikiri liburudendak Egile berriendako literatur lehiaketa 2021. Saritutako lanak liburuaren aurkezpena hartuko du, apirilaren 26an, asteartearekin, 19:30ean.
Parte hartuko dute Saioa Alkaiza eta Iosune de Goñi saridunek eta Lohizune Amatria kazetariak. Liburua Iruñeko Udalak argitaratzen du.
Saioa Alkaiza, Koldo Azkune, Juan José Pellejero, Iker Arriola, Iosune de Goñi eta Rakel Pardo izan ziren narrazio eta poesia modalitateetan irabazle Egile Berriendako XXXI. Literatur Lehiaketan. Liburua liburu-dendetan eta Karrikirin salgai egonen da (prezioa: 10 euro).
Antolatzaileak: Karrikiri Elkartea eta Iruñeko Udala.
Lehiaketan saritutako testuak biltzen dituen liburu hau Iruñeko Udaleko Arte Garaikideko Bildumako lanen argazki-sorta batekin ilustratuta dago. Aurtengo ediziorako lan hauek aukeratu dituzte:
- Javier Balda. Tramas, 1992. Pintura. Mistoa mihise gainean. (Iruña, 1958). Azaleko irudia
- José Ramón Amondarain. Izenbururik gabekoa, 1994. Pintura. Olio-pintura. (Andoain, 1964). 9 orrialdea
- Manu Muniategiandikoetxea. Izenbururik gabekoa, 1997. Pintura. Margo akrilikoa ohol gainean. (Bergara, 1966). 55 orrialdea
- Manuel Luca de Tena. Oku IV, 1993-1994. Pintura. Pintura. Mistoa mihise gainean. (Madril, 1954). 71 orrialdea