Argazkilaritza eta bideoa

‘TRANSFORMATZEN’ DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA

Datorren larunbatean, azaroak 20, Txantreako Salestarren udal-gune komunitarioan (Iruñerria k., 24), 18:00etan, Hikiru taldearen “Transformatzen” dokumentala egonen da ikusgai. Naizen – Adingabe Transexualen Familien elkarteak antolatu du eta dokumentala (edozein adineko ikusleentzat eta 38 minutuko iraupenarekin) euskaraz eta gaztelaniaz proiektatuko da, azpitituluekin. Amaieran, elkarteko bi familien testigantzak entzuteko aukera izanen da. Jarduera doan da.

Itzuli edukiaren hasierara