Kontzertua

RAFA RUEDA

O-KO ANDRE MARIA PLAZA. MAIATZAK 18, 20:00: KANTU ETA HITZA: RAFA RUEDA, RUEDA.

20 urte pasa dira Rafa Ruedak bere bakarkako ibilbideari ekin zionetik eta bi hamarkada horietan euskal kantutegia aberastu eta aski ezagunak diren kantak utzi dizkigu.

Mungiako artistak, bere ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, kitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartzen dituen Rueda (2020) azken lanaren abestiak ere eramango ditu oholtzara, zeinean Joseba Sarrionandia, Elena Olave, Iñigo Astiz, Mari Luz Esteban, Audre Lorde, Inge Müller eta Josu Goikoetxearen poemak kantu bihurtu dituen.

Rafa Rueda: kitarra eta ahotsa
Álvaro Olaetxea: perkusioa eta elektronika
KORALAI Ahots Taldea

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara