
TEATRODIX JAIALDIA
- IRUÑA ETA TUTERA
- EMANALDIAK: 18:00, 19:00, 19:30 TAILERRAK: 9:30-13:30
Soinu-esperientzia elkarreragile hori, Suakai talde artistiko eta diziplina anitzekoak 2020an lortutako Talentu Artistikoaren sustapenaren sariaren ondorioz sortua, Karlos III.aren etorbidean, Entzierroaren monumentuaren ondoan jarritako karpa baten bizitzen ahalko da, abenduaren 27tik (astelehena) urtarrilaren 9ra (igandea) bitarte, goizez eta arratsaldez, 10 laguneko taldeentzako ordu erdiko emanaldietan.
Sartzeko erreserbak internetez eginen dira honako webguneen bidez: www.pamplonaescultura.es eta www.suakai.com.
Ordutegiak (emanaldiak 30 minuturo)
Abenduak 27, 28, 29, 30, 31 eta urtarrilak 2, 3, 4, 7, 8, 9: 10:00 – 15:00 eta 16:00 – 21:00
Abenduak 31: 10:00 – 15:00 eta 16:00 – 19:30
Urtarrilak 1 eta 6: 17:00 – 21:00
Urtarrilak 5: 10:00 – 15:00
REFLEJOS Soinudun murgiltze-esperientzia non bisitariek elkarri eragin eta entzuten duten musika zuzendu baitezakete, eta beren soinu-banda sortu. Hainbat artista eta musika-talderen abestiak aukeratuko dira, eta horien bidez ibilbide bat egiten ahalko da hainbat estilotan barna: musika klasikoa, rocka, jazza, tradizionala. Hautaketa 350 musikari baino gehiagoren artean eginen da.