Zinema

ROBERTO ROSELLINI: EL AMOR

KONDESTABLEA CIVIVOXA
2022/12/10
19:00 - 21:00
NAFARROAKO FILMOTEKAK
Sarrerak / Izen-emateak JARDUERAK 2023KO EKAINA

KONDESTABLEA CIVIVOXA, 2022-12-10, 19:00 – 21:00

EL AMOR. ROBERTO ROSELLINI, FUNTSEZKOA ZIKLOA. (L’amore; Italia; 1948; 79’)
Filmak bi atal ditu, La voce umana (Giza ahotsa) eta Il miracolo (Miraria), eta bietan ere Anna Magnani da protagonista. Gerra trilogiatik hurrengo trilogiarako trantsizioa da: Ingriden trilogia. Lehen zatian, Anna Magnani logela batean dago, bera bakarrik, telefono batekin hizketan, maitasun harreman bat hausteak dakarren etsipen eta min guztiaren erakusgarri.
Bigarren atalean, Anna Magnani artzain xumea da eta debozio handia dauka San Joserenganako. Behin batean, lo gelditzean, santua agertzen zaio, Federico Fellini handientsu eta izugarri batek interpretatua. Luze mintzatzen da harekin. Gizonak ardoa eskaintzen dio harik eta emakumea lo gelditzen den arte. Esnatzen denean, santua ez dago. Hala ere, emakumea haurdun dago eta sabelean Kristoren semea hazten ari dela esaten du.
Nafarroako Filmotekaren aurkezpena
2 €. Aurrez izena emanda.

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara