Zinema

ROBERTO ROSELLINI, FUNTSEZKOA – Stromboli, tierra de dios

KONDESTABLEA CIVIVOXA
2022/12/17
19:00 - 21:00
NAFARROAKO FILMOTEKAK
Sarrerak / Izen-emateak JARDUERAK 2023KO EKAINA

KONDESTABLEA CIVIVOXA, 2022-12-17, 19:00 – 21:00

STROMBOLI, TIERRA DE DIOS. ROBERTO ROSELLINI, FUNTSEZKOA ZIKLOA.
(Stromboli, terra di dio; Italia; 1950; 107’)
Filma Italiako Neorrealismoaren adibide garbia da eta dokumentalaren kutsua ere badu. Kontzentrazio-esparru bateko emakume preso lituaniar bat gerra-preso batekin ezkonduko da, leku hartatik atera nahiak bultzaturik, etsiak jota baitago. Senarrarekin Strombolira joatean, hau da, gizona sortu zen uhartera, ohartzen da presondegi batetik atera eta beste batean sartu dela. Inguru latza, tradizionala, ohitura zaharretan sustraitua eta ikaragarri matxista. Uharteak ez dio ongietorri emanen.
Kritikak ez zuen filma ongi hartu, Rosellinren eta Bergmanen arteko maitasun-harremana zela kausa eta, gainera, seme bat izan zutelako baina ez nork bere ezkontidearekin. Zinema munduko eskandalu izugarria izan zen eta, filmean gertatu zen bezala, askoz ere era krudelagoa jo zuen Bergman, Rossellini baino.
Nafarroako Filmotekaren aurkezpena
2 €. Aurrez uzena emanda.

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara