Zinema

ROBERTO ROSELLINI: TE QUERRÉ SIEMPRE

KONDESTABLEA CIVIVOXA, 2023-01-14, 19:00 – 21:00

TE QUERRÉ SIEMPRE. ROBERTO ROSELLINI, FUNTSEZKOA ZIKLOA.
(Viaggio in Italia; Italia; 1954; 80’)
Ingalaterrako bikote ezkondu bat Italiara joan da, Napolitik hurbil herentzian jasotako etxe bat saltzera. Londresko girotik urruntzean eta bestelako paisaia eta mundua topatzean, bikoteak sentimendu ahaztuak bizi ditu, hala nola jelosiak eta erresumina.
Filmak modernotasunaren hasiera ekarri zuen zinemara. Gidoia Colette idazlearen Duo eleberritik abiaturik idatzi zen. Liburua atalka argitaratu zen Marianne egunkarian, 1934ko urriaren 12tik 31ra, eta gero, Ferenczi & fils argitaletxeak liburua bera eman zuen argitara urte bereko azaroan.
Zinemaren historiako filmik onenetako bat da. Rosselliniren lan gailena eta bere bikotekide protagonistaren interpretazio nagusia. Filmaren eragina Pedro Almodóvarren Los abrazos rotos laneraino iritsi da
Nafarroako Filmotekaren aurkezpena
2 €. Aurrez izena emanda

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara