Festak eta folklorea

SAN BLAS EGUNA ETA SOKA-DANTZA

SARASATE IBILALDIA
2022/02/03
19:30

Gozokiak eta soka-dantza, beste behin ere San Nikolas elizaren inguruan, San Blas eguna ospatzeko, ostiralean. Datorren asteazkenean, otsailaren 3an, Iruñeak San Blas eguna ospatuko du. Ohi bezala San Nikolas plazan opilak, gozoak, pastak eta gozokiak saltzeko azoka paratuko da, 09:00etatik 21:00etara. saltokiak San Nikolas plazaren inguruan ipiniko dira, nola plazan hala San Migel kalean. Arratsaldean, 19:30ean, soka-dantza izanen da, Duguna-Iruñeko Dantzariak udal taldearen eskutik, Sarasateren ibilaldian. jarraian daramatzate dantzariek koreografia hori egiten.

Dantza-mota tradizionala da, Europako hego-ekialdean Erdi Aroaren amaieratik gutxienez egiten ziren kate-dantza, branle eta farandolen estilokoa, eta dantza-familia haren eskualdez eskualdeko bilakaeraren emaitza da. Euskaldunen artean XVI. mendetik dantzatzen da soka-dantza hau. Urtean bi aukera dituzte herritarrek soka-dantzaz gozatzeko: bata San Blas egunean eta bestea San Joan egunean.

Itzuli edukiaren hasierara