Buscador
Festak eta folklorea
SAN BLAS EGUNA ETA SOKA-DANTZA

ARGAZKIA: IVÁN DELGADO. DUGUNA.
Otsailaren 3an, ostirala, San Blas egunarekin bat eginez, gozokiak eta soka-dantza San Nikolas Elizaren ingurura itzuliko dira. Ohi den bezala, 9: 00etatik 20: 30era, azoka txiki bat paratuko dute, errosko, gozo, pasta eta gozokiekin. 21 postu izanen dira guztira. San Nikolas elizaren inguruan banatuko dira, bai plazan, bai San Migel kalean. Arratsaldean, Duguna-Iruñeko Dantzariak taldeak soka-dantza interpretatuko du San Nikolas plazan, 19: 30ean.
Dantzariek kate-dantzekin, branleekin eta Europako hego-ekialdean Erdi Aroaren amaieratik dantzatzen diren farandolekin lotura duen koreografia tradizional hau egingo dute. Soka-dantza Euskal Herrian eta Nafarroan dantzatu da XVI. mendetik. San Blas egunean eta San Joan egunean baino ez da interpretatzen.