Kontzertua

SAN FERMIN: DJ-AK FORUEN PLAZAN

2023/07/06 - 2023/07/14
Arratsalde-pasa: 19:00etan / Sound Fermin: 23:30ean

FORUEN PLAZA. UZTAILAK 6-14. 19:00 eta 23:30. DJ ‘AK.

Iaz Gazteluko plazan egin zen dantza-musikaren proposamena Foruen plazara itzuliko da, eta egunean bi saio eginen dira uztailaren 6tik 14ra. Lehenbiziko ‘Arratsalde-pasa’ saioa 19:00etan hasiko da egunero. Bigarrena, ‘Sound Fermin’ izenekoa, su artifizialen ondoren izanen da, 23:30etik aurrera, egunero, 14an izan ezik, arratsaldeko saioa besterik ez baita izanen.

Aurreko edizioko ikusle-arrakastaren ondoren, Cadena 100, Los 40 principales, Europa FM estatuko irratietako eta eta Euskadi Gazteako DJek parte hartuko dute berriro Sound Fermin saioetan. Uztailaren 6an, José Manuel Durok inauguratuko ditu saioak Los 40 Dance Sessions-ekin; uztailaren 7an, Europa FMko Cuerpos especiales jaiaren txanda izanen da Javi Sánchezen eskutik. Cadena 100ek ‘megastar festa handia’ prestatu du Sergio Blázquezekin uztailaren 9an, eta, azkenik, hilaren 12an, Gazteak bere DJa, Oihan Vega, ekarriko du.

‘Sound Fermin’-en kartelaren gainerakoa beste hainbat artistarekin osatuko da, besteak beste Alex Martinirekin. Alex Martini DJa eta Espainiako musika-produktorea da eta, ‘Dime Bbsita kantak izan duen arrakastagatik egin da ezagun; izan ere, 37 milioi erreprodukzio baino gehiago izan ditu kanta horrek Spotifyn. Martinik uztailaren 10ean, astelehenean, parte hartuko du. Haren aurretik, Los Gallopez ariko dira, uztailaren 8an, larunbatean. Errioxako bikote honek goitik behera aldatu ditu dantzarako pistak, laurogeiko hamarkadako musika eta uneko arrakastarik onenak uztartuta. Bestalde, Tay de Leon asteartean, uztailaren 11n igoko da oholtzara eta hiri-musikaren aldaerak ekarriko ditu Iruñera. Omar Montes bezalako artista nazionalekin lankidetzan aritu da TagMag aldizkarirako, eta ikuskizunen irekierak egin ditu nazioarteko artista ospetsuentzat, hala nola Lil Pump, Myke Towers, Marc Anthony eta Camilorentzat.

‘Sound Fermin’-eko azken emanaldia uztailaren 13an izanen da, ostegunarekin, Henry Mendezen eta Carmen Delafuenteren eskutik. Henry Mendez nazioarteko showmanak, diskotekarik onenetan eskari handia duenak, milioi bat erreprodukzio baino gehiago ditu hilero Spotify, YouTube eta Amazon Music plataformetan, eta besteak beste, El Tiburón, Rayos de Sol eta ‘Mi Reina abestiak dira horietan entzun daitezkeen abestiak. Musika komertzialaren promesa gazte, TikTokeko Dj ofizial eta Ushuaiako (Eivissa) Dja den Carmen Delafuentek, bere mashupekin publikoa dantzaraziko du.
Foruen plazako ‘Arratsalde-pasa’ saioak uztailaren 6an, arratsaldeko zazpietan hasiko dira, César Gallarden eskutik. DJ horrek rocka, popa, indiea eta musika kluba nahasten ditu. Ondoren, uztailaren 7an, ostiralarekin Isis DJa etorriko da, eta uztailaren 8an, larunbatarekin, Javitron eta ESS DJa, Me liaron los 90’s jaia ospatzera. Igandean The djs iritsiko da Valentziatik, astelehenean David G-ri lekukoa emateko. Asteartean Sergio Moyaren txanda izanen da, asteazkenean Javi Varez DJarena eta ostegunean Two House DJS etorriko da Calahorratik. Uztailaren 14an, ostirala, Diego Aresek itxiko du egitaraua.


SANFERMINETAKO DJAK FORUEN PLAZAN

Uztailak 6, osteguna 


Uztailak 7, ostirala


Uztailak 8, larunbata


Uztailak 9, igandea 


Uztailak 10, astelehena


Uztailak 11, asteazkena 


Uztailak 12, asteazkena


Uztailak 13, osteguna


Uztailak 14, ostirala

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara