Buscador
Buscador
MAHAI-INGURUA
ERNEST GAZTEA: 100 URTE EZ DIRA DEUS!
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2023-06-12, 19:00 – 20:30. SAN FERMIN HURBILETIK. ERNEST GAZTEA: 100 URTE EZ DIRA DEUS!
MAHAI INGURUA
Aurtengo sanferminetan Ernest Hemingway Iruñera estreinakoz etorri zeneko mendeurrena beteko da. 1923ko uztailaren 6etan etorri zelarik, artean ez zen agure bizar-zuri estereotipatua, artean ez zen itzal handiko idazle bat, Nobel sariduna; artean kazetari gazte jakin-gose bat baizik ez zen…
Hizlariak: Edorta Jimenez, idazlea. Josu Jimenez, Maia, poeta. Iñaki Sagarna, historialaria. Moderatzailea: Inés Castiella, Nafar Ateneoko euskara ataleko kidea
18 +
Doan. Sarrera librea edukiera bete arte
*Erakundeokin elkarlanean: NAFAR ATENEOA
Hizkuntza: Euskera