
OLAIA INZIARTE
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA
- 20:00
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2022-12-18, 12:00 – 13:15
Kontzertua. IGANDEETAKO MUSIKAK. SAXOFOI-ENSEMBLEA.
Taldea Aurora Vivesen eta Sergio Eslavaren ekimenez sortu da. Biak ere saxofoiko eta ganbera-musikako irakasleak dira Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean, 2022-2023. Ikasturtean. Kontserbatorioko saxofoi-ikasgelako ikasle gazte talentudunek osatua da eta helburu dute hainbat musika-estilo taldean jotzen ikastea eta gozatzea. Gainera, saxofoi-ensemblearen praktikak funtsezko eginkizuna betetzen du prestakuntza-prozesuan eta lagungarria da ikasleen musika-sentiberatasuna garatzeko, elkarrekin musika jotzeak berez duen balio estetikoa ulertuz.
Taldea familia horretako bost instrumentu nagusik osatua dago. Badira sopranoak, altuak, tenorrak, baritonoak eta baxua. Horrela, ondoriozko emaitza hari-orkestrak duen emaitza berbera da. Errepertorioan garai eta estilo guztietako lanak daude entzungai, Errenazimendutik gaur eguneraino.
Zuzendariak: Sergio Eslava/ Aurora Vives
Saxofoiak: Sopranoak: Aurora Vives, Sergio Eslava eta Aingeru Munarriz
Altuak: Iker Martínez, Julen Porto, Mikel Porto, Alex Butrón eta Mikel Arilla
Tenorrak: Adriana Lorenz, Josu Corral, Sofía Barvainis eta Maddi Pachón
Baritonoak: Xabier Tapia, Xabier Orayen eta Nahia García
Baxua: Juan Nasarre
Sarrera doan, edukiera bete arte