Hitzaldia

SELLING BRICKS ETA ‘PORMISHUEVISMO’

Ostegunero, Periferia Birpentsatuz erakusketa indarrean dagoen bitartean, gogoeta eta pentsamendurako gune batek osatuko du egitaraua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak eta Iruñeko Udalak lagundutako hitzaldi sorta batekin. Ekainaren 3an bi mintzaldi izanen ditugu Ziudadelan, arratsaldeko 7etatik aurrera: Selling Bricks eta ‘Pormishuevismo’.

Selling Bricks. Música urbana, periferias y políticas espaciales.
Hizlaria: Bartlebooth (Antonio Giráldez López eta Pablo Ibáñez Ferrera)
Selling Bricks epe luzeko ikerlana da, hiri-musikako bideokliparen bidez espazioa eta arkitektura aztertzen dituena. Hitzaldiak hiri europarretako periferien errealitate espazialak eta materialak hartuko ditu hizpide, artista, azpigenero eta gai sorta hautatu baten bidez. Etxebizitzak, espazio publikoaren erabilera informalak, narriadura-prozesuak eta imajinario berriak, hizketagai, pantailatik irten gabe.

Pormishuevismo
Hizlaria: Erik Harley
Eta -ismo bakar batek bilduko balitu Espainiako eraikuntzaren astakeria guztiak? Etxe orratz ezinezkoak, eskandaluzko biribilguneak, euroak milioika eta adreiluak barra-barra. ¡Boom! Iritsi da Neurepotrokeria. 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara