Kontzertua

SIMONA, BURGOEN PLAZAN

PLAZA DE LOS BURGOS
2021/06/15
20:00

Bartzelonan bizi den Simona abeslari argentinar gazteak irekiko du Salas de Música en la Calle zikloa, ekainaren 15ean, 20: 00etan, Burgoen plazan, soul, trap eta hiriko musika doinuekin. Sarrera doakoa, lekuak bete arte.


2019an, bere lehen singlearekin, BALI izenekoa, Simona, organikoki 360K streams-etara iritsi zen, sortzen ari zen eszenaren fokuan kokatzera eraman zuelarik. Latinoamerikako musika eszenako bi ordezkari handirekin agertokia partekatu zuen honen ondoren: LOUTA (Arg), berriki Latin Grammy sarietarako izendatua, eta Girl Ultra (MX).
2020ko abenduan CLEAN BABY karrikaratu zuen, bere hurrengo diskoaren lehen aurrerapena, hiriko musika eta bossa nova doinuekin, doluaren aurrean ahalduntzeko narratibarekin. Ondoren ROSA PASTEL singlea etorri zen auzoko latin popa eta sweet reggaeton aireekin. Bere azken lana, LLUVIA, artistaren collage unibertsoarekin bat egiten duen trumoi elektro-pop bat da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara