
DANTZA-IKUSKIZUNA. RAÍCES
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 19:00 - 20:00
SOKA-DANTZA ETA TROKEO-DANTZAK. Datorren larunbatean, abenduak 10, 12:00etan, Duguna-Iruñeko dantzariak taldeak eta Aurtzaka, Beasain dantzari taldeak dantzarako agertokia partekatuko dute Iruñeko Burgoen plazan. Bi taldeek haien errepertorioko bi dantza-generoren antzekotasunak eta desberdintasunak erakutsiko dituzte. Soka-dantza eta trokeo-dantzak. Gipuzkoako dantzak dira dantza-talde honen errepertorioaren oinarria. Soka-dantzarekin hasiko dira. Jarraian, Gipuzkoako Trokeo-dantzak zikloan, hainbat tresnarekin dantzatuko dute.
Iruñean Igartzako ezpata-dantza eta harekin batera datozen Trokeo dantza ezberdinak aurkeztuko dituzte. Bere aldetik, Dugunak sanferminetan egiten dituen trokeo dantzak dantzatuko ditu eta gonbidatutako taldeari ongi etorria emango dio soka-dantzaren bitartez.
Soka-dantza
Soka-dantza izena ematen diogu eskuak elkartuz osatzen dugun soka edo kate dantzatuari. Dantzaren oinarrizko egitura, munduko txoko eta historiako une ugaritan errepikatua, duela gutxi arte gure plaza eta erromerietako dantza nagusia izan da, eta gaur egun ere herri askotan dantzatzen da. Pertsona talde batek, eskutik helduta, kate bat osatzen du, eta soka horren hasieran eta amaieran dauden dantzariek gidatzen dute dantza.
Soka-dantza Iruñean noiztik dantzatu den esatea ezinezkoa den arren, dantza mota horrek edo antzekoak antzinatik dantzatu izan dira Nafarroako hiriburuan. Jimeno Jurio historialariak eta Patxi Arraras folkloristak dokumentatu dute, eta 1646an Juan Bautista Mazo margolari espainiarrak Felipe IV.arekin Iruñera egindako bisita baten ostean eginiko koadro batean ere agertzen da soka-dantza bat.
Aurtzaka dantza taldea
Izen horrekin sortua 1979an, “Goierri” eta “Salleko Adiskideak” taldeen batasunaren emaitza. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariek osatzen dute taldea. Batez ere euren eskualdeko dantzak lantzen dituzte, baita herrian bertan tradizional bihurtu diren hainbat ekintza bultzatzen ere: Loinazko soka-dantza, Igartzako Ezpata-dantza, Sanjuango Esku-dantza, etab.