Dantza

SOKA-DANTZA ETA TROKEO-DANTZAK BURGOEN PLAZAN

BURGOEN PLAZA
2022/04/09
12:00

SOKA-DANTZA ETA TROKEO-DANTZAK. Datorren larunbatean, apirilak 9, 12:00etan, Duguna-Iruñeko dantzariak taldeak eta Haritz Euskal dantzari taldeak dantzarako agertokia partekatuko dute Iruñeko Burgoen plazan. Bi taldeek haien errepertorioko bi dantza-generoren antzekotasunak eta desberdintasunak erakutsiko dituzte. Soka-dantza eta trokeo-dantzak.

Gipuzkoako dantzak dira dantza-talde honen errepertorioaren oinarria. Soka-dantzarekin hasiko dira. Jarraian, Gipuzkoako Trokeo-dantzak zikloan, hainbat tresnarekin dantzatuko dute.

1973an sortua, Haritz E.D.T. herritarrek herritarrentzat sortutako dantza-taldea da. Elgoibarko “soka-dantza” berreskuratzeak eragin zuen dantza-talde honen sorrera. Zentzu horretan, datorren urtean 50 urte beteko ditu, hasierako ilusio berberarekin. Harreman estua du Deba eskualdeko hainbat dantza-talderekin, gaur Gure Kai E.D.T. taldeko dantzariak egoteak erakusten duen bezala.

Soka-dantza izena ematen diogu eskuak elkartuz osatzen dugun soka edo kate dantzatuari. Dantzaren oinarrizko egitura, munduko txoko eta historiako une ugaritan errepikatua, duela gutxi arte gure plaza eta erromerietako dantza nagusia izan da, eta gaur egun ere herri askotan dantzatzen da. Pertsona talde batek, eskutik helduta, kate bat osatzen du, eta soka horren hasieran eta amaieran dauden dantzariek gidatzen dute dantza.
Soka-dantza Iruñean noiztik dantzatu den esatea ezinezkoa den arren, dantza mota horrek edo antzekoak antzinatik dantzatu izan dira Nafarroako hiriburuan. Jimeno Jurio historialariak eta Patxi Arraras folkloristak dokumentatu dute, eta 1646an Juan Bautista Mazo margolari espainiarrak Felipe IV.arekin Iruñera egindako bisita baten ostean eginiko koadro batean ere agertzen da soka-dantza bat.

Itzuli edukiaren hasierara