
PUNTO DE VISTA JAIALDIA. GAZTE PROGRAMATZAILEAK
- KONDESTABLE CIVIVOXA
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-10-28, 17:30 – 19:00
BELAUNALDIEN ARTEKO LANTEGIAK
SUSTRAIAK ETA AMETSAK. AITONA-AMONAK ETA BILOBAK ELKARREKIN ARTEAREN ALDE. ELKARLANERAKO ARTE PROIEKTUA HELDUENTZAT ETA HAURRENTZAT
belaunaldien arteko lantegia da. Jarduera plastikoa familiartean, 4 eta 7 urte arteko haurrentzat eta haien aitona-amonentzat. Hainbat teknika eta material artistiko landuko dira, oso lagungarriak zentzumenak akuilatzeko eta sormena, irudimena eta emozioak garatzeko.
Trebetasunak, ezagutzak eta esperientziak trukatuko dituzte, elkarrekintza hutsetik harremanera pasatzea sustatuta. Adinekoek bitarteko bat gozatuko dute kultura eta tradizioak erakusteko. Aldi berean, belaunaldien arteko harremanaren bidez, haurrek zahartzaroa estimatu eta hainbat gauza jasoko dituzte, hala nola ezagutza, gida, aholkua, jakintza, laguntza eta adiskidantza.
ELENA ERASO. ART&PEQUES
Artez kuzinatzen
Altxa dezala eskua inoiz amonatxoarekin edo aitonatxoarekin janaria prestatzen aritu izan denak! Zer iruditzen zaizue sormenez “kuzinatzen” baditugu zentzumenezko postre goxo eta magikoak? Maitasun handiz eta konplizitatez beteriko errezetak prestatuko ditugu. Heldu eskuz oreari eta aurrera. Jantzi zuen sukaldari-txanoa. Beharko duzue eta!
* Zentzumenezko orea lantzeko lantegia zentzumenak esperimentatzeko. Orea ez da jangarria.
CIVIVOX ITURRAMA
URR 28 OCT, ostirala
17.30 – 19.00
4-7?urte, heldu batek lagundurik.
14 leku (7 haur + 7 laguntzaile)
4 €. Izena eman ondotik, zozketa
Hizkuntza:Castellano