Helduendako antzerkia

TAN A PROP; LA CHICA DE LA CURVA

Kondestable Civivoxa
2022/10/29
20:30 - 21:00
Kabía teatro ; Júlia Godino i Alexa Moya ; Tinoní Creaciones
Sarrerak / Izen-emateak JARDUERAK 2023ko OTSAILA - MARTXOA

Kondestable, 2022-10-29, 20:30 – 21:00

EL SABOR DEL MELOCOTÓN

Antzerkia

Emakume bat jauzi egin hurran dago horma batetik amildegira, bere buruaz beste egiteko. Helburua 50 metroko tarte batera dago, oinetatik lurreraino dagoen tartea, alegia. Alabaina, jauzi egitera doan unean emakume etxegabe bat agertzen da gure emakumea eroriko den lekuan bertan. Hortik aurrera, bi emakumeen arteko harremana sortuko da, desioak eta ametsak bat eginda eta nahasita, bakoitzaren patua iraulita.

Kabía teatro

TAN A PROP

Dantza

Tan a prop (hain hurbil) dantzaren eta eskulturaren artean sortzen diren solasaldi posibleak ikertzeko asmoz jaio da, gune eszenikoaren gainean igeltsuzko eskultura bat denbora errealean sortuz. Bi interpreteak materialarekin mimetizatu eta sormenezko keinua arakatzen dute bere gorputzen bidez, materiarekin elkar eraginez, hainbat fasetatik pasatuta: ura eta hautsa izatetik atal sendo eta irmo bat izatera, gorputzei eusteko gai dena.

Júlia Godino i Alexa Moya

LA CHICA DE LA CURVA

Musikala

Juan Villar aktore famatua da eta nazkatua dago ofizioaz. Bere azken filmeko zuzendariak antolatutako jaira joan da. GPS baten erruz errepide batean galdurik dabilela, bidaia-lagun arraro bat topatuko du, eta hark arrisku batez ohartaraziko dio. Istorio harrigarri honetan, hasieratik bukaerara agertuko dira bai efektu bereziak bai musika, ikuslea gure mundu musikal txiki eta goibel honetan murgilduta.

Tinoní Creaciones

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara