Kontzertua

KANTU ETA HITZA. MAITE LARBURU: kRak.

ERRALDOIEN TXOKOA, 2022-06-16, 20:00

Maite Larburu: kRaK. Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da “KRAK” diskoa: pitzaduraz pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa. Maite Larbururen lan honetan Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariak dira lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua gailu elektroniko eta bateria perkusio set bihurtuko dituzte, haien jotzeko modu apartek ahaldundurik. Gitarra klasiko, elektriko, biolin, biola eta sinteez lagundu du Larburuk bere ahotsa.

Maite Larburu: ahotsa, biolina, biola, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa
Carlos Taroncher: klarinete baxua
Karlos Arancegui: bateria eta perkusioa

Sarrera doan gonbidapena aurretik hartuta
(Erraldoien Txokoan bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik)

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara