
BERMUTEAN IRUÑEAN BARNA
- IRUÑEKO AUZOETAN
- 12:15 Y 13:30
Toifelthal taldearen heavy metal- hard rocka izango da entzungai Jito Alai pilotalekuan (Alde Zaharra) abuztuaren 3an, 20: 00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Krawill tabernak (Carmen kalea, 9) babesten du kontzertua.
Toifelthal Iruñeko talde bat da, heavy metalean eskarmentua duten musikariek osatua, Voltaje, Desafío, Blackbeltz edo No Sanctuary bezalako taldeetan. Bere abestietan Black Sabbath, Mercyful Fate, Angel Witch eta beste talde batzuen ikutuak ageri dira.
Iruñeko Udalak atari zabaleko 13 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko. Emanaldiak udan eginen dira, asteartero, 20:00etan, ekainaren 15etik irailaren 14ra bitarte, Burgoen plazan, Jito Alain, San Jose Plazan, Salestarren patioan, O-ko Andre Mariaren plazan eta Taconeran, eta sarrera librea izanen da edukiera bete arte.
Toifelthal-en kontzertuaren ondoren beste hauenak datoz: Exnovios, Lobos negros, Rio Arga, Gregario de Luxe, Jon Ulecia & Cantina Bizarro, eta Guarimba.
Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & roll, folk rock, hard rock, reggae fusion, punk, heavy metal, pop shoegaze, rockabilly, indie pop, soul eta cumbia electronikoa. Ekimenean parte hartuko duten aretoak hauek dira: Zentral, Terminal, Subsuelo, Infernu, Garazi, Akelarre, Krawill, Cavas, Toki Leza, Txintxarri, Rockcollection, Nebula eta Katakrak.
KONTZERTUAK
Ekainak 15 . Zentral. SIMONA. r n b. Burgoen Plaza
Ekainak 22. Terminal. IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK. folk rock. Jito Alai
Ekainak 29. Subsuelo. LEMON Y TAL. pop rock. San José Plaza
Uztailak 13. Infernu. THE LIZARDS. hard rock. Jito Alai
Uztailak 20. Garazi. THE TITANIANS. reggae fusion. San José Plaza
Uztailak 27. Akelarre. LEHIOTIKAN. Punk. Salesianaseko patioa
Abuztuak 3. Krawill. TOIFELTHAL. heavy metal. Jito Alai
Abuztuak 10. Cavas. EXNOVIOS. pop shoegaze. O-ko Andre Maria Plaza.
Abuztuak 17. Toki Leza. LOBOS NEGROS. rock n roll, rockabilly. Takonera
Abuztuak 24. Txintxarri. RIO ARGA. indie pop. O-ko Andre Maria Plaza
Abuztuak 31. Rockcollection. GREGARIO DE LUXE. Soul. Takonera
Irailak 7. Nebula. JON ULECIA & CANTINA BIZARRO. Rocka. O-ko Andre Maria Plaza
Irailak 14. Katakrak. GUARIMBA. cumbia electronikoa. O-ko Andre Maria Plaza