Antzerkia

TRAPU ZIKINAK, ANTZERKI AROA

NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA
2022/11/02
19:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA
http://www.laescueladeteatro.com/
PROGRAMAKARTELA

‘Trapu Zikinak’ da Nafarroako Antzerki Eskolan azaroaren 2an, 19: 00etatik aurrera, Lore More konpainiak euskaraz taularatuko duen antzezlanaren izenburua, Iruñeko Udalak udazkenerako prestatu duen Antzerki Aroa zikloaren barruan. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean (www.laescueladeteatro.com) edo antzokiko leihatilan erosi ahal izanen dira ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

LABURPENA

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden herritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak

Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak?
Eta indarkeriarenak?
Zeri esaten diogu “zikin”?
Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin?

Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikinkeria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz…

Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.

Testua eta zuzendaritza: Lore More

Antzezleak: Laura Villanueva, Maialen Díaz Urriza eta Mikele Urroz Zabalza

Ekoizpena: Lucia Ezker

Musika: Harkaitz Martínez de San Vicente

Jantziak: Iona Lakunza

Eszenografia: Orekari

Argi diseinua: Andrés Dwayer

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara