
ZINETIKA JAIALDIA. PERFORMANCEA: ÂRTIKA. PONTEN PIE (11:00)
- KONDESTABLE CIVIVOXA
- 11:00 - 11:45
TRIBIZ BASERRI GALDUE. Antzezlan dokumentala Kondestable Civivoxean Jon Ander Urrestiren eskutik. Urtarrilaren 23an, igandean. 19:00etan. Garaikide zikloa. Sarrera librea eserlekuak bete arte. 700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen diren harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1.800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzio hutsa ziren, lana.
Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena?
Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gatazka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?
Sortzailea eta antzezlea: Jon Ander Urresti
Zuzendaritza bidelaguntza: Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra
Eszenografia: Familia ondasunak
Argiztapena: David Alcorta
Soinua: Asier Renteria
Irudia: Aitane Goñi Landa
Bideoa: Arriguri Koop.
Ekoizpena eta banaketa: Jon Ander Urresti
Ikerketa adituak: Bittor Uriarte Anasagasti, Ana Aurrekoetxea Bildosola, Anton Erkoreka
Elkarrizketatuak: Gotzone Ugalde Asla, Espe Ugalde Asla, Gurutze Ugalde Asla, Karmen Ugalde Asla, Angel Ugalde Asla, Lourdes Argintxona Asla
Banaketa laguntzailea: Irantzu Azpeitia.
Jon Ander Urresti Ugalde
Filosofian graduatua eta DANTZERTI, Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan (2015-2019) burutu ditu ikasketak. Ikasketa hauetako praktikak Artedramarekin egin ditu bi urtez. Hainbat kurtso osagarri egin ditu irakasle ezberdinekin: Andres Corchero, Roberta Carreri, Eugenio Barba, Fabio Mangolini, Iben Nagel, Rasmussen, Pablo Ibarluzea … beste askoren artean. Arriguri ikus-entzuneko proiektuaren sortzaileetariko bat da. Interprete moduan lan egin du, Arriagako Gerard Jones-en, “Madrigales” ikuskizunean. Tarteka proiektu pertsonalak garatu ditu, adibidez Baratzako scratxe gauean aurkeztutako Des()reka pieza eta Tribiz, baserri galdue. Egun Bermeoko antzerki taldeko irakaslea da.
GARAIKIDE 2022
GARAIKIDE zikloaren edizio berria -Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa- urtarrilaren 14tik otsailaren 2ra izango da Kondestable civivoxean eta Nafarroako Antzerki Eskolan. Civivoxean egingo diren jarduerak doakoak dira. Sarrera librea eserlekuak bete arte. Nafarroako Antzerki Eskolan izango diren emanaldietarako sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Antolatzailea: Iruñeko Udala. Hauen lankidetzarekin: Nafarroako Antzerki Eskola eta Nafarroako Gobernua.
MIRANDE
Kontzertua
Elena Setien, Joseba Irazoki, Xabier Erkizia
URTARRILAK 14
Kondestable Civivoxa. 19:00
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
Antzezlan performatiboa
Maite Aizpurua
URTARRILAK 19
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00
TRIBIZ BASERRI GALDUE
Antzezlan dokumentala
Jon Ander Urresti
URTARRILAK 23
Kondestable Civivoxa. 19:00
KAMERAK ETA GANBARAK
Topaketa eta AUTOPSIAK erakusketari bisita
Xabier Erkizia
URTARRILAK 25
Kondestable Civivoxa. 19:00
ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA
Antzezlana
Horman Poster
URTARRILAK 27
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00
AUTOPSIAK
Argazki erakusketa
Asier Gogortza
Urtarrilak 18 – Otsailak 2
Kondestable Civivoxa