Kontzertua

TXISTU XTREME, GARIKOITZ MENDIZABAL ETA LA PAMPLONESA

La Pamplonesak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak ‘Txistu Xtreme’ kontzertua eskainiko dute, Jesus Garisoainen zuzendaritzapean, otsailaren 6an, 12: 00etan, Gayarre Antzokian.

Txistuaren eta musika banden arteko harremana aspaldikoa da, herri musikaren harian, oro har. Hala ere, instrumentu horren etengabeko garapen tekniko eta pedagogikoa dela eta, gaur egun bakarlari gisa tratatzen da, kontzertu aretoetan ohikoagoak diren beste bakarlari batzuen maila berean. Garikoitz Mendizabal da birtuosismo maila gorenaren adierazgarririk onena, orkestra handiekin jo baitu auditorio eta antzoki hoberenetan, nazio eta nazioarte mailan. Handia izanen da gero errepertorio berriarekin berriz ere La Pamplonesaren ondoan entzutea.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara