Txotxongilo antzerkia

TXOTXONGILOAK. IPUIN LAPURRA

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2024-03-23, 12:30 – 13:30

IPUIN LAPURRA

TONI LA SAL izozkien postu batekin agertzen da. Herriko plaza bilatzen du, bertan jartzeko eta izozkiak saltzeko. Halako batean, telefono dei harrigarri bat jaso du. Esan diotenez, bere izozki-saltzaile arropa mozorroa baino ez da. Eta bere benetako eginkizuna… herriko banketxea lapurtzea da! TONI LA SAL, nahastuta eta ikaratuta, atraku batean sartuko da, baina okertu egingo da eta liburutegiko kutxa gotorra eramango du. Pinotxo, Otsoa, Txanogorritxu, Hiru Txerritxoetako azkarrena, Sorgina, Botadun Katua eta Lanparako Jeinua gaur TONI LA SALekin nahastuko dira, txotxongilo istorio zoro honetan, ustekabeko bukaera bat duena. Posible al da ikus-entzuleak Hamelingo txirula-jolearen arratoi bihurtzea? TONI LA SAL hip-hop dantzatzen hasiko da? Kenduko al du kaskoa? Hori dena eta askozaz ere gehiago, ikuskizun interaktibo honetan.

TONI LA SAL (Antton Bastero)

MENDILLORRIKO CIVIVOXA
MAR 23, larunbata
12:30 (Gaztelaniaz)
+ 5 urte, heldu batek lagunduta
3 €. Aurrez izena emanda

Hizkuntza: Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara