Buscador
Haurtxoendako antzerkia
UMETXOENDAKO IKUSKIZUNA. BABY ESFERIC (12:30)
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2023-02-25, 12:30 – 13:15
ARTE ESZENIKOA: UMETXOENDAKO IKUSKIZUNA. LEHEN HAURTZAROA. BABY ESFERIC. ABOON TEATRE. 1-3 urte, heldu batek lagundurik (gehienez heldu bat nini bakoitzeko). 3 €. Aurrez izena emanda.
Izan nahi al duzu gure Lur planeta miragarriaren jaiotzaren lekuko zure umetxoarekin batera? Baby Esferic bidaia jostagarria da gure etxea berraurkitzeko eta, horren bidez, zirrarak geure baitan bizitzeko, gure umetxoen begiradapean. Bizilagun biribil jatorrak izanen ditugu abentura honetan bidelagun: medusa dotoreek itsas azpian murgilduko gaituzte; itsas dortokak bizitzaren zikloa erakutsiko digu; basoko erle biltzaileek lankidetzaz eta adiskidantzaz gozatuko dute eta, magiari esker, gure elurrezko panpina Artikoan biziberrituko da…
Geure buruarekiko eta hartu gaituen planetarekiko maitasuna eta errespetua dira ardatz; hazi hori emanen die lan honek gure umetxoei, hau da, etorkizuneko emakume eta gizonei.
Sortzailea eta zuzendaria: Aboon Teatre. Interpretazioa: Eduardo Telletxea eta Mei Samarra. Eszenografia: Eduardo Telletxea, David Mataró-Mímic eta Vega Virgili. Jantziak: Annie Wickaert. Musika: Aurora Martínez eta Mei Samarra. Argi-diseinua: Estefano Razzolini. Ekoizpena eta banaketa: Aboon Teatre.
Iraupena: 30’ + 10’ jolasgunea
Hizkuntza:Castellano