Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Hitzaldia

URBANBATFEST ETA CONCÉNTRICO

Ostegunero, Periferia Birpentsatu erakusketa indarrean dagoen bitartean, gogoeta eta pentsamendurako gune batek osatuko du egitaraua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak eta Iruñeko Udalak lagundutako hitzaldi sorta batekin. Urbanbatfest eta Concentrico jaialdiak izanen ditu ardatz ekainaren 17an, 19:00etan, Ziudadelan gauzatuko den jarduerak.

Un laboratorio cultural sobre las transformaciones urbanas. Urbanbatfest.
Hizlaria: Maria Arana
URBANBATfest laborategia den jaialdi bat da. Edo Jaialdi bihurtutako laborategi bat. Hiri-eraldaketen gaineko ikerkuntza-prozesu bat. Ikaskuntza, esperimentazio eta sorkuntza kolektiboko ingurune bat, non ezagutza ezberdineko eta bestelako espezializazio-mailetako pertsonak biltzen baitira, proiektuak garatzeko edo hiri-erronkei elkarrekin aurre egiteko. Edizio bakoitzean, URBANBATfestek hiri-fenomeno garaikide bat ikertzeari heltzen dio. Eta denboran eta formatuetan luzatutako programa baten bidez egiten du, praktika kultural eta artistikoetan, arkitektura eta hirigintzan, gizarte-zientzietan eta esperientzia jarrietan zeharka eginez, intersekzio-puntuak marratuz formalaren eta informalaren, teoriaren eta praktikaren, ezarritakoaren eta gorabidean doanaren artean. Berrikuntza ireki eta kolaboratibo horretatik abiatzen da jarrera eta balio jakin batzuetan eragina duen kultura aldaketa bat bilatzeko, publikoaz, elkarrenaz eta hiria eraikitzeko moduaz bezainbatean.

Concéntrico, Festival Internacional de Arquitectura y Diseño de Logroño
Hizlaria: Irene F. Garijo, Javier Peña Ibáñez
Concéntrico Arkitektura eta Diseinuko Logroñoko Nazioarteko Jaialdia da, eta urtero luzatzen du hiri-esparruaz eta hiriaz gogoeta egiteko proposamena. Jaialdiak hirian barna ibiltzeko gonbita egiten digu, egoitzak, plazak, kaleak, patioak eta egunerokoan oharkabe pasatzen diren ezkutuko guneak elkarri lotzen dioten instalazio, erakusketa, topaketa, jarduera eta perfomanceak erabilita.

Itzuli edukiaren hasierara