
BERMUTEAN IRUÑEAN BARNA
- IRUÑEKO AUZOETAN
- 12:15 Y 13:30
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-01-21, 19:30 – 20:45
Kontzertua. URTARRIJAZZ ’23. JOSÉ ÁNGEL LORENTE QUINTET.
Jazzean eta Nafarroako hegoaldeko tradizioaren suan mamitua, José Ángel Lorente saxofonista lehenetariko interprete eta konpositore garaikidea izan da bi estiloak fusionatzen.
José Ángel Lorente 5tet 2017an sortu zen, bi estiloen arteko fusio musikal hori erakutsi beharrak bultzatua. Handik gutxira, “Raíces” diskoa plazaratu zuen, jazz jaialdi ospetsuetan aurkeztua, guztietan ere arrakastatsu izandakoa entzuleen eta kritikaren aldetik.
Bigarren diskoa grabatu berri dute, José Ángel Lorentek berak ondutako konposizioak bilduta. Taldeak, beraz, lan hori aurkeztuko du eta, bertan, bost musikari horien teknika arina, indarra eta grina islatzen dira; bostek ere beren ahotsa dute jazzean eta jazz hori beren sustraiekin dago zuzenean loturik.
Adrián Fernández (gitarra); Íñigo Ruiz de Gordejuela (pianoa); Kike Arza (kontrabaxua); Daniel Lizarraga (bateria); eta José Ángel Lorente (saxoa)
Publiko guztiak
Doan. Aurrez izena emanda