Kontzertua

URTARRIJAZZ´22. HEMENGO JAZZAZ BETERIKO URTARRILA. KONTZERTUAK.TERELA GRADÍN: SINGS CAYMMI

SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2022-01-15, 19:30 – 21:00

URTARRIJAZZ´22. HEMENGO JAZZAZ BETERIKO URTARRILA. KONTZERTUAK.TERELA GRADÍN: SINGS CAYMMI. Proiektu berri honetan, Terela Gradin eta Luis Giménez Brasilgo herri musikan barneratu dira Dori Caymmi konpositore, gitarrista eta moldatzailearen eskutik. Salvador de Bahían jaioa, Dori Caymmik disko aunitz plazaratu ditu bakarka eta lankidetza ugari ere egin ditu beste artista batzuekin, bai konpositore, bai moldatzaile, bai gitarrista gisa.
Brasilen barna eginiko bidaia honetan, Gradin eta Giménez, bi-biak, Caymmiren errepertorio zabal-zabal horretan ibiliko dira, doinuen eta harmonien aldetik arras aberatsa. Musikari bikain eta adiskideak izanen dituzte agertokian lagun, hots, Jonathan Hurtado, Marcelo Escrich eta Juanma Urriza, hirurak ere maisutasun handikoak, bestelako musika-proiektuetan eta grabazioetan ere lankide aritutakoak.
Terela Gradín (ahotsa); Luis Giménez (gitarra eta zuzendaritza musikala); Jonathan Hurtado (pianoa); Marcelo Escrich (kontrabaxua); eta Juanma Urriza (bateria).
Doan, aurrez izena emanda

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara