
BERMUTEAN IRUÑEAN BARNA
- IRUÑEKO AUZOETAN
- 12:15 Y 13:30
IRUÑA. IRAILAK 7, 8 ETA 9. BELTZA WEEKEND JAIALDIAREN V. EDIZIOA.
Eli Paperboy ‘Reed estatubatuarra eta J.P. Bimeni burundarra Beltza Weekend jaialdiaren V. edizioaren buru izango dira. The Ready Mades Parisko taldeak, The Four Breakers Santanderko laukoteak, Akatz bilbotarrek eta The Titanians iruindarrek osatuko dute aurtengo kartela.
Musika beltzarekin hitzordu handia irailaren 7, 8 eta 9an izango da Iruñean.
Eli ‘Paperboy’ Reed estatubatuarra eta J.P. Bimeni Burundiko abeslaria izango dira kartelburu. Soul eta R&B-aren bi luminaria dira, eta beren gaztetasunagatik, ahots handiengatik, presentzia eszenikoagatik, estiloagatik eta egiten dituzten konposizioengatik nabarmentzen dira.
Horiekin batera, The Ready Mades Parisko beat&soul taldea eta The Four Breakers, soul elektrikoa jorratzen duen Santanderko laukotea arituko dira, biak ala biak Iruñean lehen aldiz arituko direnak, hain zuzen ere.
Aipatutako lau talde hauek Zentral aretoan irailaren 8an, ostirala, eta 9an, larunbata, egingo diren kontzertuetako protagonistak izango dira.
Gainera, beti bezala, doako bi kontzertu izango dira aurten ere. Hasteko, The Titanians Iruñeko taldea izango da Rockcollection aretoan, hilaren 7an, ostegunarekin. Oktanaje altuko roots-reggaea zabalduko du. Aurtengo lehen kontzertua izanen da. Bigarrenik, Akatz talde bilbotarra arituko da, ska eta reggae doinuak ekarriko dituena, zuzeneko fidagarri, dibertigarri eta koipeztatu batekin, hilaren 9an, Zaldi Zurian egingo den eguerdiko bermu saioan.
Atal musikala osatzeko, hainbat festa izango dira, musika beltzeko DJ onenen eskutik (bakarrik biniloan). Horien izenak jaialdiaren datak gerturatzen diren heinean jakinaraziko dira. DJ saioak, betiko moldez, Iruñeko hainbat lokaletan izango dira.
Musikarekin batera kultur programazio zabala eta osagarria prestatzen ari dira.
Dagoeneko salgai daude abonuak eta eguneko sarrerak.
Info gehiago
facebook.com/beltzaweekend
Twitter: @BeltzaWeekend
Instagram: beltzaweekend