Taillerra

VII. BIKO-TEKA TAILERRA

KONDESTABLE CIVIVOXA
2022/11/21 - 2022/12/02

Galtzagorri elkarteak zazpigarren urtez BIKO-TEKA tailerra egingo du Iruñeko Udalarekin elkarlanean eta Etxepare Sariaren laguntzarekin. BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazleak eta ilustratzaileak, bikoteka eta lau eskutara, lanean aritzen diren astebetez. Ireki berri dugu urtarrilaren 23tik 27ra Iruñean –Kondestable jauregian– egingo dugun zazpigarren ekitaldian parte hartzeko aukera. Izen-ematea zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.
BIKO-TEKA tailerraren helburu nagusia haurrentzako euskarazko album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea da. Baita idazle eta ilustratzaileek elkar ezagutu eta elkarrekin liburu grafiko bat abiatzeko dinamiken jabe egitea ere. Parte hartu nahi dutenek banaka edo bikoteka egin dezakete: bakarka aurkezten diren ilustratzaileek proiektu berekoak diren hiru ilustrazio aurkeztu beharko dituzte; idazleek testu labur bat. Eta bikoteek proiektuaren zirriborro bat.

Izena ematen duten sortzaileen artean zortzi ilustratzaile eta zortzi idazle aukeratuko ditugu eta bikoteka izena eman ez dutenen arteko bikoteak osatzen ahaleginduko gara. Aukeratutako guztiek tailerreko formazioa jasotzeko beka bana eskuratuko dute.

2023ko tailerrerako aukeratuak diren bikoteek, Harkaitz Cano idazlea eta Aitziber Alonso ilustratzailea izango dituzte bidelagun. Gainera, bi gonbidatu hartuko ditu tailerrak: Garazi Arrula Txalapartako editorea eta Asun Agiriano bibliotekaria, Arrasateko udal liburutegiko zuzendaria. Bi aditu hauen eskutik euskal album ilustratuen edizioa eta euskarazko albumen irakurleen esperientzia ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.
Informazio zabalagoa:
www.ibbygaltzagorri.eus / galtzagorri@ibbygaltzagorri.eus / 943 471 487

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara