Zinema

FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN XI. JAIALDIA

GAZTEDIAREN ETXEA. AZAROAK 9 – 12, 19:00etan. BELDURREZKO ETA FANTASIAZKO ZINEMAREN XI. JAIALDIA. SARRERA DOAN.

Saio guztiak 19:00etan izanen dira, eta, genero horretako film labur nazionalak eta nazioartekoak erakutsiko dituzte. Publikoak bere saria erabakitzeko bozka emateko aukera izanen du, eta azken egunean, aurtengo film berezia proiektatuko da, La invitación, Karym Kusamak zuzendua eta Sitgeseko jaialdiko irabazlea.

Jaialdiko lehenbiziko hiru egunetan beldurrezko, zientzia fikziozko, komedia beltzeko edo fantasiazko film laburrak erakutsiko dira, Europako zenbait herrialdetatik zein zinema amerikar eta asiar berrienetik etorritakoak. Lan horiek guztiak lehen aldiz ikusiko dira gure hirian, eta horietako asko baita Espainian ere; beste batzuk genero honetako zinemaldirik entzutetsuenetatik igaro ondoren iritsiko dira Iruñera, Sitgeseko 2022ko zinemalditik esaterako. Halaber, film labur horietan estatuko interpreteen aurpegi ezagunak ikusten ahalkoditugu, Belén Rueda edo Pablo Chiapellarenak kasu, baita nazioartekoenak ere.

Horrekin batera, jaialdiaren laugarren egunean Sitgeseko Zinemaldian Film Onenaren saria jaso duen La invitación filma proiektatuko da, Logan Marshall eta Emayatzy Corinealdi protagonista dituena eta Karyn Kusama zinemagileak zuzendu duena. Era berean, saio honetan iragarriko dira aurtengo film labur onenen sariak: publikoarena, saio bakoitzean ikusleek gustukoen dituzten lanak bozkatzen ahalko baitituzte, eta epaimahaiarena, zazpigarren artearen alderdi desberdinak (zuzendaritza, gidoia, interpretazioa edo banaketa) jorratzen dituen aditu-talde batek osatutakoa.

Jaialdiaren programazio osoa, egun bakoitzean ikusiko diren film laburren izenburuak eta kartelak barne, jaialdiaren webgunean (www.horroronlineart.com) aurki daitezke.

Programazioa eta laburmetraien tituluak:

Azaroak 9

Face not recognized

Rhea

Nosotros, las bestias

Operación Frankenstein

The tenant

Teo

Azaroak 10

La nueva

Camouflage

Hot dog

El viajero

Xun

Under the ice

Azaroak 11

665

Voy para tu casa

La fábula de Quarantamaula

El umbral

Noche de Ensayo

Amours synthétiques

Azaroak 12

“La invitación” filma, Sitgeseko Zinemaldiko Film Onenaren saria, Logan Marshall eta Emayatzy Corinealdi protagonista dituena, eta Karyn Kusamak zuzendua.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara