Zinema

CUANDO EL DESTINO NOS ALCANCE

2022/10/15
19:00 - 21:00
Maruxa Arana (ADItech), Estíbaliz Larrainzar (ikerlaria Ramón y Cajal NUP) eta Arturo Barcenilla (zinema dibulgatzailea).
Sarrerak / Izen-emateak JARDUERAK 2022ko ABENDUA - 2023ko URTARRILA

Kondestable, 2022-10-15, 19:00 – 21:00. CUANDO EL DESTINO NOS ALCANCE (Soylent Green; EEUU; 1973; 97’). ZINEMA ETA ZIENTZIAREN ADITECH ZIKLOA

XX. mendeko industrializazioak pilaketa, kutsadura eta berotze globala eragin zituen, “berotegi-efektuaren” ondorioz. 2022an, etorkizun distopiko horretan, 40 milioi pertsona baino gehiago bizi dira New Yorken. Elite txiki bat bizi da fisikoki bereizia, politika eta ekonomia kontrolatzen ditu eta luxu jakin batzuk ditu eskura, hala nola barazkiak eta haragia. Jende gehiena, ordea, kale eta eraikinetan bizi da pilaturik, arras baldintza txarretan: ura txanbiletan banatzen da, eta produktu jangarri baten bi barietate dira janari bakarra: soylent gorria eta soylent horia. Elikadura-iturri bakarra dira, elikagai naturalak elite nagusiaren pribilegio hutsa baitira.

Iraganaren etorkizuna iritsi zaigun honetan, komeni da gogoeta egitea planetarako jasangaitzak diren kontuez: klima-aldaketaz eta baliabideen banaketa bidegabeaz, hain zuzen. Filmean, 2022. urtea egoera apokaliptikoa da, gizakiak natur erreserba guztiak suntsitu baititu. Gainera, gelditzen diren natur erreserba apurrak klase nagusien mendean daude.

Harry Harrisonen ¡Hagan sitio!, ¡Hagan sitio! (1966) eleberrian oinarritua, lanak zientzia fikziozko film onenarendako Saturno – Golden Scroll Saria eskuratu zuen 1975ean, Avoriazko Zinema Fantastikoaren Saria 1974an, eta sari nagusia Richard Fleischer zinegileari eman zitzaion.

Hizlariak: Maruxa Arana (ADItech), Estíbaliz Larrainzar (ikerlaria Ramón y Cajal NUP) eta Arturo Barcenilla (zinema dibulgatzailea).

Proiekzioa VOSEn, gaztelaniazko azpitituluekin.

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara