
SILENCIO. MARTIN SCORSESE
- ARROSADIAKO LIBURUTEGIA
- 17:00
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-03-28, 18:00 – 20:30. ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. LAS MUJERES PERFECTAS (THE STEPFORD WIVES).
ZINE-FORUMA
Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.
Ziklo-koordinatzailea: María Castejón
Las mujeres perfectas (The Stepford wives)
Frank Oz. AEB. Komedia dramatikoa. Distopia
Joanna eta senarra zorionaren bila joan dira Connecticuteko Stepford egoitza-auzo familiarrera, hiriko eta lanetako zurrunbiloa alde batera utzirik. Joanna moderno eta liberatua harritua dago bertako emazteen morrontzaz eta jarrera otzanaz; beraz, ikerketan hasiko da. Aukera paregabea da Frank Oz zuzendariaren film klasiko hau ikusteko eta, horren bidez, Nicole Kidman, Glenn Close, Bette Mydler eta gisako aktoreen bidez emetasunaren mistika aztertzeko.
18 +
Doan. Aurrez izena emanda
Hizkuntza: Castellano