Zinema

ROMPIENDO LAS NORMAS (MISBEHAVIOUR)

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-03-06, 18:00 – 20:30. ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. ROMPIENDO LAS NORMAS (MISBEHAVIOUR).

ZINE-FORUMA
Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.
Ziklo-koordinatzailea: María Castejón

Rompiendo las normas (Misbehaviour)
Philippa Lowthorpe. Erresuma Batua, 2020, 106’. 70eko hamarkadako komedia. Historia. Feminismoa
*Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko saio berezia
1970ean Miss Mundu lehiaketa egin da, Bob Hopek aurkeztua. Ekitaldi hori da munduko telebista-saiorik ikusiena. Zuzenean ari direla, emakumeak askatzeko mugimendu sortu berriko kideak bat-batean agertokian sartzen dira eta emankizuna eragozten dute, edertasun-lehiaketek emakumeak gutxiesten dituztela esanda. Komedia garratza da, ikuspuntu kritikotik genealogia berreskuratzeko aukera emanen diguna.

18 +
Doan. Aurrez izena emanda

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara