Buscador
Ikuskizuna
ZINETIKA JAIALDIA. PERFORMANCEA: ÂRTIKA. PONTEN PIE (12:30)
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2023-11-18, 12:30 – 13:15. ZINETIKA JAIALDIA. PERFORMANCEA: ÂRTIKA. PONTEN PIE.
ÂRTICA ohi ez bezalako ikuskizuna da, testurik gabea, non antzerki-esperientzia zentzumenezko abentura ere bihurtzen baita. Zurezko etxe txiki zahar batek misterio bat dauka gordea bere baitan. Etxean sartzeko zoria dutenek bakarrik ikusiko dute misterioa. Pertsonaia isil eta bitxi batzuek gonbidatuko dute jendea etxe barnera. Etxe barruko 6°C-ko tenperaturatik babesten dituzten beroki berogarriak jantzirik, ederki gordetako sekretuaren lekukoak izanen dira. Korridore bat balitz bezala, egunero iristen dira etxe horretara munduko zoko-moko guztietako beroki zahar eta urratuak eta, kontrol zorrotza egin ondoren, “irule” horiek beroki bakoitzaren “arima-haria” topatzen dute eta, makina arraro batek lagundurik, agerian uzten dute bizi izandako azken bizitza. Azken hasperena…. Ez izan hotzik, jarraitu hariari…!
Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Sergi Ots. Gidoia: Ponten Pie. Aktoreak: Natàlia Méndez, Emilie De Lemos, Sergi Ots. Eszenografia-diseinua: Jordi Dorado, Sergi Ots. Eszenografia-eraikuntza: Jordi Dorado. Efektu bereziak: Marcos Díaz. Jantzi-diseinua: Espe Pascual. Argiak: Ponten Pie.
12:30-13:15
9 +
Doan. Aurrez izena emanda