Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ekitaldia

Ibaiertzean jaialdia egingo da maiatzaren 15etik 20ra, Sanduzelain, musika-emanaldi, lantegi, zinema eta hitzaldiekin

 Ibaiertzean jaialdiaren lehenengo edizioa egingo da maiatzaren 15etik 20ra. Sustatzaileen arabera, “astebetez, musika, kalea eta komunitatea Sanduzelain”. Iruñeko Udalak antolatuta, Sanduzelaiko Kultur Koordinakundearen eta Iruñea NOLA? elkartearen laguntzarekin, musika-emanaldiak, lantegiak, zinema-emanaldiak eta hitzaldiak eskainiko ditu. Musikaren balioari buruzko esperimentu bat izango da, musika aldaketa sozialak sustatu eta elikatzen dituen praktika komunitarioa den aldetik. Hala azaldu dute gaur prentsaurrekoan Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkari Alberto Labargak eta Iruñea Nola? elkarteko ordezkari Jennyfer Chocarrok.

Ibaiertzean. Bajo el puente, la playa jaialdiko agertoki nagusia Nafarroa etorbideko zubibide azpiko gune bat da, baina jarduerak egingo dira ere Karrikagunen, San Jorge IPn, kaleetan barna eta Joaquín Maya Musika Eskolan. Protagonisten arabera, jarduera honek gune sinboliko bat berreskuratu nahi du, non, eta komunitateak garatzen diren lekuan, ibai-ertzetan. Sanduzelai ez da dekoratu hutsa izango, prozesuaren solaskide eta protagonista baizik.

Emanaldietan hainbat estilo elkartuko dira: musika tropikala, txaranga-musika, funka, afrobeata, jazza, cumbia eta regetona, tokiko taldeen zein talde gonbidatuen eskutik. Kultura partekatu baten metxa pizteko moduko programazioa izango da, hiriko jendearen eta eragileen parte-hartzea lagun.

Jarduerak goizez, arratsaldez eta gauez

 Jaialdia maiatzaren 15ean, astelehenarekin, hasiko da Sustraian Recordsek Karrikagunen egingo duen lantegi batekin (asteartean errepikatuko da). Larunbatean ere lantegi bat egongo da, 12:00etan, Resonante Sónica Urbanaren eskutik. Musika izango da Ibaiertzean. Bajo el puente, la playa jaialdiko protagonista, astean zehar hainbat kontzertu izango baitira, Nafarroa etorbideko zubibide azpian. Inaugurazio-kontzertua astelehenean izango da, 19:00etan, Gangbé Brass Banden eskutik, eta ostiralean, kontzertu didaktiko bat egongo da, Basubanden eskutik, San Jorge IPn, elektrotxaranga auzoko kaleetan barna 19:00etan, eta 21:00etatik aurrera Sustraians Revue, George Palmer, Bokale Brass Band, Dodosound y Kunbianbero taldeen kontzertuak. Larunbatean ere, kontzertu gehiago: 19:00etan, Titanians in Dub eta Benation; eta 21:00etan, Irie Nanara, Moisés No Duerme & los Noctámbulos, Aneguria, Broken Brothers Brass Band eta Chocolate Remix.

Bestalde, zinema-ziklo bat egongo da, 21:00etan, zubi azpian. Asteartean Kids used to sing proiektatuko da; asteazkenean, Gurumbé; eta ostegunean, The Whole Gritty City. Hitzaldiei dagokienez, asteartean, 19:00etan, Nando Cruz arituko da hizlari; asteazkenean, ordu berean, Black Lives Matter UK eta SOS Arrazakeria; eta larunbatean, 17:00etan, regeton feminista izango da protagonista, June Fernándezek Chocolate Remix zuzenean elkarrizketatuko baitu. Programa osatzeko, bi masterclass egingo dira, Joaquín Maya Musika Eskolan: lehenengoa, asteartean, Gangbé Brass Band-ekin; eta bigarrena, asteazkenean Matt Sakakeeny eta Broken Brothers Brass Band-ekin, 12:00etan bi-biak.

Ibaiertzean, bajo el puente, la playa. Maiatzaren 15etik 20ra

·       

Maiatzak 15, astelehena

·       

17:00. Selektoreh gerrillarien lantegia, neskendako: Sustraian Records. Karrikagune

·       

20:00. Inaugurazio-kontzertua: Gangbé Brass Band. Zubi azpian

·       

Maiatzak 16, asteartea.

·       

12:00. Masterclassa: Gangbé Brass Band. Joaquín Maya Musika Eskola

·       

17:00. Selektoreh gerrillarien lantegia, neskendako: Sustraian Records. Karrikagune

·       

19:00. Hitzaldia: Romper el marco, Nando Cruzen eskutik. Zubi azpian

·       

21:00. Zinema-zikloa: Kids used to sing. Zubi azpian

·       

Maiatzak 17, asteazkena

·       

12:00. Masterclassa: Matt Sakakeeny + Broken Brothers Brass Band. Joaquín Maya Musika Eskola

·       

19:00. Hitzaldi-topaketa: Black Lives Matter UK eta SOS A.rrazakeria Zubi azpian

·       

21:00. Zinema-zikloa: Gurumbé. Canciones de tu memoria negra. Zubi azpian

·       

Maiatzak 18, osteguna

·       

19:00. Aurkezpena: Sigue adelante. Zubi azpian

·       

21:00. Zinema-zikloa: The Whole Gritty City Zubi azpian

·       

Maiatzak 19, ostirala

·       

12:00. Kontzertu didaktikoa: Basuband. San Jorge IP

·       

19:00. Elektrotxaranga. Sanduzelaiko kaleetan

·       

21:00. Sustraians Revue, George Palmer, Bokale Brass Band, Dodosound eta Kunbianbero. Zubi azpian

·       

Maiatzak 20, larunbata

·       

12:00. Lantegia: Basuband, Resonante Sónica Urbanarekin

·       

13:00. Txaranga Jaiak. Sanduzelaiko kaleetan

·       

17:00. Hitzaldia: Regeton feminista. June Fernándezek Chocolate Remix elkarrizketatuko du. Zubi azpian

·       

19:00. Arratsaldeko kontzertuak: Titanians in Dub eta Benation. Zubi azpian

·       

21:00. 2. gaua: Irie Nanara, Moisés No Duerme & los Noctámbulos, Aneguria, Broken Brothers eta Chocolate Remix. Zubi azpian

 

 

Itzuli edukiaren hasierara