Ekitaldia

Iruñeko Udalak 155 jarduera prestatu ditu Eguberrietarako, tartean musika kalean, antzerkia, jolasak, lantegiaendako eta hiria bisitatzera datozenendakok eta kontzertuak, iruindarr

 

Denetarik egonen da: musika kalean, kontzertuak, antzerkia Civivoxetan, ipuin-kontalariak liburutegietan, haurrendako eskulan-lantegiak, sukaldaritza-eskolak, robotika-lantegiak, dantza eta erakusketak. Iruñeko Udalak 155 jarduera antolatu ditu abenduaren 17tik urtarrilaren 7ra bitarte herritar guztiek Eguberrietako festak goza ditzaten. Programan bada berritasunik: estalitako bi gune handi, Gazteluko plazan bat, eta Karlos III.aren etorbidean bestea (San Fermin eta Tafalla kaleen artean). Jolasguneak izanen dira, eta bertan monitoreek zaindutako ludotekak, atrakzioak, magia, dastaketak eta adin guztietako jendeari zuzendutako jarduerak egongo dira.Halaber, Ziudadelako Arma Aretoak festa-programarekin bat egingo du lehenbiziko aldiz, eta bertan eginen dira zenbait erakusketa eta lantegi.Zenbatekoei dagokienez, jarduera horiek guztiak antolatzeko aurrekontua 470.000 euro jotzen du.

Eguberrietako liburuxka bihartik aurrera banatuko zaie herritarrei (10.000 ale), eta Iruñeko bizilagunendako zein Eguberrietan hiria bisitatzera etortzen direnendako diseinatu da.

10.000 ale banatuko dira

Udal-programazio osoa Iruñeko Udalak prestatu duen liburuxkan kontsultatu daiteke, non jarduera guztien inguruko argibideak ematen diren, euskaraz eta gaztelaniaz. Ohi bezala, liburuxka paperean emanen zaie hura eskatzen duten herritarrei, hiriko Civivox zentroetan, Eguberrietako Azokan, Ziudadelan eta udal-merkatuetan. Jarduerak hasten direnenean hasiko da liburuxka banatzen, hau da, bihar, ostiralarekin, arratsaldez, pregoia irakurri eta Udaleko ezkaratzeko Jaiotza eta Olentzero jendeari ireki ostean.

Gainera, Udalaren webgunean http://www.pamplona.es/navidad webgune txikia sortu da, eta bertan kontsultatu daitezke egun bakoitzerako antolatutako jarduerak, ordutegiak eta guneak.

Itzuli edukiaren hasierara