Buscador
Erakusketak
ZIUDADELAKO BOLBORATEGIA
Eraikin historikoa da, Hercules Torelli ingeniariak 1694an diseinatu eta eraiki zuen Vaubanen ereduari jarraituz. Bolbora, lehergaien eta gerrarako bestelako hornigaiak biltegi ohia, eraikuntza honetan gaur egun arte erakusketak daude.
Solairu laukizuzena dauka, adreilu trinkozko kanoi-ganga batez hornitua. Eraikina harriz eta adreiluz egina dago. Solairuak bat egiten du kalearen sestrarekin. Sarbidea ate bakar batean dago hegoaldean. Zorua antzinako adreilu trinko eta porotsuzkoa da. Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.
EGUNGO ERAKUSKETA
MARISA MANTXOLA. Maiatzak 7 arte.
ORDUTEGIAK
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:00-20:30. Igandeak eta jaialdiak: 11:30-13:30. Astelehenetan, itxita.
ERAKUSKETA GELEN DIMENTSIOAK
Aretoak, guztira, 149,48 metro koadro ditu: 20,20 m luze x 7,40 m zabal. DM egurrezko panel jarraitu bat dago instalaturik, perimetro osoan zehar finkatua metalezko egitura baten gainean, hormatik 50 cm ingurura. Panela 2,4 m altu da, eta altuera horretatik gora horma kurbatu egiten da, ilargi-erdi bat osatuz. Guztira, 55 metro lineal ditu erakusketa-panelak, eta horri 2,40 x 3 m-ko hiru modulu gehitu behar zaizkio.