Buscador
Liburutegiak
Milagrosako Liburutegi Publikoa

ORDUTEGIA
Jendaurreko harrera
Neguan
Irailak 11 – Ekainak 14: 14:00 – 20:00.
Udan
Ekainak 15 – Irailak 11: 08:30 – 14:30.
Zerbitzua bakarrik ixten da urteko egutegian jai-egun gisara jasotakoetan, eta ordutegia sanferminetan murrizten da, 09:00etatik 13:00etara.
Bi lanpostu daude, horietako bat, lanaldi erdikoa.
INSTALAZIOAK
Ikasketa-gela. Irakurketa-gela eta haur-gela. Komunak. Areto txiki bat atarian, argien kontrol-koadrorako.
Espazioak ongi antolatuta daude, baina haur-gela txiki samarra da, eta batez ere leihoak falta dira, bai eta ate bat gehiago ere kanpora begira. Nabari da eraikin baten beheko partea dela, eta ez liburutegi gisara erabilia izateko pentsatua dagoen eraikin bat.
ZERBITZUAK
Kontsulta-zerbitzuak aretoan eta materialen mailegua. Ordenagailu konektatuak eta wi-fi eremua erabiltzaileen eskura. Irakurketa-gela erabilera anitzekoa da: hilean behin irakurketa-klubak erabiltzen du, eta beste behin, zinema-klubak. Batzuetan, lantegi batzuk egin izan ditugu bertan, hala nola lehen-sorospenena edo senda-belarrena.