Buscador
Erakusketak
ARMA ARETOA
Eraikin historikoa da, Artilleria-armategia izateko diseinatua Verboom ingeniari entzutetsuaren eskutik (egilea, beste proiektu askoren artean, Bartzelonako Ziudadelakoa) eta, 1.725 eta 1.752 bitartean eraiki zuten. Hiru solairu laukizuzen ditu, bai eta bi eskailera eta igogailu bat ere, beheko eta lehen solairuetarako. Eraikina harrizko eta adreilu zarpiatuzko oinarri baten gainean eraikita dago. Solairuak bat egiten du kalearen sestrarekin, eta 4 ate ditu sarbide gisara. Zorua antzinako adreilu porotsuzkoa da, beheko solairuan izan ezik, non harrizkoa baita. Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.
EGUNGO ERAKUSKETAK
ORDUTEGIAK
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:00-20:30. Igandeak eta jaialdiak: 11:30-13:30. Astelehenetan, itxita.
ERAKUSKETA GELEN DIMENTSIOAK
Lehenengo solairuaren aretoa 15,1 x 34,5 m da, hau da, 520,95 metro koadro guztira. Zutabe bikoitzeko sistema batek banatzen du gunea: erdiko parte bat (4,70 x 30,5 m) eta alboko bi parte (4,70 x 25 m). Horiek bestalde, bana daitezke 28,09 metro koadroko espazioetan. Erakusketarako 163 metro linealei sei modulu gurpildun gehitu behar zaizkie, 2,30 m. x 0,60 m-ko oinarria eta 3,60 m-ko altuera dauzkatenak.
Bigarren aretoa 8,40 x 35,53 m da, hau da, 298,45 metro koadro guztira. Hamabi panel kontratxapatu ditu, 2,28 x 5,40 m-koak. Guztira 54,8 metro lineal dira erakusketarako, eta horiei 2,40 x 4 m-ko modulu bat gehitu behar zaie.